XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Garbi egoteko egin behar dena izenburupean, haurrek diktatuko diote irakasleari, eta honek aurreko unitatean adierazi den bezala jokatuko du.

Honetan, aginduzko testua aterako da, zerrenda gisa:

Lurretik ez ibili. Eskuak urez eta xaboiaz garbitu, e.a.

- Ondoren, GARBIGAIAK izenburuko hormirudia egin daiteke.

Irudi bakoitzak, umeek eginak edo aldizkarietatik hartuak izanik, bere izena eramango du azpian.

36 - 37 or.

- Ariketa guztietan irakurketa-idazketa aktiboa eskatzen da: hitzak irudiekin lotzea; ulertu ondoren, berezitasun baten arabera sailkatzea; irudi bihurtzea eta antonimoen artean hitz egokia aukeratzea...

Nahiz eta ariketek problema handirik eskaini ez, irakasleak konziente izan behar du horien aurkezpena, orrian agertzeko modua, ez dela testu normal batena: hutsuneak daude lehen eta azken hitzen artean, edota zutabeka aukeratu behar dira berba egokiak...

Hau guztia lehen aldiz aurkitzen dute seguruenez umeek eta, ondo egin ahal izateko, testu egitura berezi hauek ondo ulertu eta menderatu behar dituzte.

Beraz, ariketen egitura eta zentzua ulertzea da lehen betebeharra.

Haurrek ariketa bakoitzarekin zer lortu nahi den uler dezaten, eta beronen egituran zer egin behar duten jabe daitezen, irakasleak laguntza zehatzak eskainiko dizkie.

Horretarako, lehenik, ahoz egingo dira ariketak, eta ondoren beren egitura fisikoa aztertzeari ekingo zaio: idazteko libre dituen leku horietan nola jokatu.

Zer idatzi behar dugun jakiteko, hasieratik irakurriko dugu lerroa:

Zikin dago, ez dago...

Eta orduan, gorago joko dugu: hitz egokia aukeratu eta hutsuneak beteko ditugu.

Aurrerantzean, irakasleak kontutan izan beharko du arlo hau eta, ondo menpera dezaten, behar den beste laguntza eskainiko die ikasleei.

38 - 39 or.

- Buruz gogoratuko da zer esaten zion Jontxuk Beltzi.

Ondoren, idatzi egingo dute eta gero, 34. orrialdean ondo dagoen konprobatuko.

- Nahi duguna eta nahi ez duguna:

Txakurrak ez duela bainatu nahi abiapuntutzat harturik, orrialde hauetan ahozko proposamenak egiten dira haurrek beren nahiak adieraz ditzaten.

Irakasleak kontutan izango du ibili eta ibiltzea- ren arteko aldea, adibidez, subjektuan datzala:

Bizikletan ibili nahi dut

Zu bizikletan ibiltzea nahi dut

Ez dut nahi lagunek zinerako ez deitzea, e.a.

- Haur bakoitza, behar duen laguntza guztiaz, saia dadila hurrengo eskola orduan zer egin nahi duen idazten.

Ondoren, ideia guztiak irakurri, eta, arbelean idatzi ondoren, bozketa egin eta irabazten duen proposamena beteko da, noski.

- Antzezteko, arbelean idatziko da testua, pertsonaien sarrerak gidoi batez eta izenaren lehen letraz markatzen direlarik:

Beltz putzuetan sartzen da, lurretik zilipurdika dabil.

Maitek eta Jontxuk ikusi egin dute eta deitu egin diote.

Txakurra biengana doa.

Heltzean, Oso zikin zaude, Beltz, bainatu egin behar zaitugu esaten diote, eta txakurrak, orduan, Ez dut nahi.

Ez dut bainatu nahi esan eta badoa korrika, Ez nauzue bainatuko, Ez nauzue bainatuko oihukatuz.

Lagunek harrapatu egin dute azkenean eta berak, triste samar, hauxe dio:

Zer erremedio